ARGITALPEN DIGITALAK

Guadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia

Guadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia

Guadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia, Juan Antonio Sáez Historian Doktoreak idatzia, 2017an argitaratu zen, ikerketa eta datu bilketa lan neketsu baten ondoren.

Guadalupeko Gotorlekua Euskal Autonomia Erkidegoko epe garaikideko defentsa-eraikin ederrenetako bat da. Gotorleku hau Jaizkibel mendian kokatzen da, Hondarribian (Gipuzkoa), eta 1887 eta 1900 artean eraiki zen. Gaur egun, denboran fosilizatuta geratu den defentsa-elementu gisa bisita daiteke.

Juan Antonio Sáezen ikerketa lan handiari esker, Guadalupeko Gotorlekuan beste modu batean sar gaitezke, berezi samarra, hiztegi honen bidez, lan honi aurre egiteko aukera ematen baitu, eta irakurleari arreta gehien pizten dioten ahots edo terminoetan gelditzea errazten dio, obraren testuinguru orokorraz arduratu beharrik gabe. Lanak dituen plano eta irudi ugariek, biltzen diren termino guztien interpretazioa errazten dute, modu atsegin eta tekniko batean.

Formatu digitalak ahots berriak sartzeko edo lehendik daudenak eguneratzeko aukera ematen du. Oso lan bisuala ere bada (1.000 irudi baino gehiago), eta dibulgazioa datu tekniko ezpezializatuagoekin utzartu nahi izan du.

Juan Antonio Sáez, Historian doktorea eta gotorleku garaikideetan aditua da. Deustuko Unibertsitateko irakasela izan da eta bere curriculum zabalean, erakunde ezberdinetan hainbat ikastaro eman eta zuzendu dituela islatzen da, geografia, kartografia, historia eta ingurumenarekin lotutakoak. Zenbait argitalpenen egilea edo egilekidea ere bada eta ikerketa proiektu ezberdinak kudeatu ditu.

2013tik ARMA PLAZA Fundazioaren laguntzailea da, eta Guadalupeko Gotorlekuan bisita gidatu teknikoak egiten ditu. Argazki albuma. Guadalupeko Gotorlekua (Hondarribia) eta Hondarribiko ondarearen inbentarioa argitalpenen egilea ere bada, ARMA PLAZA Fundazioarentzat egindakoak.

 

  • Izenburua: Guadadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia
  • Egilea: Juan Antonio Sáez
  • Argitaratzailea: ARMA PLAZA Fundazioa, Hondarribia (Gipuzkoa)
  • Urtea: 2018
  • Hizkuntza: euskara (gaztelaniaz ere argitaratua)
  • Orrialde-kopurua: 341
  • Neurriak: 220 mm x 175 mm
  • Formatua: azal biguna, wire-o
  • ISBN: 978 -84-617-8902-3 
DESKARGATU:

Deskargatu EsDescarga EUS

Atal honetan eskuragarri dauden argitalpen birtualak egile-eskubideek babesten dituzte. Haiei dagozkien titularrek eskubide guztiak erreserbatzen dituzte.

Material horiek doan deskarga daitezke, betiere erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako badira. Debekatuta dago argitalpenen edozein erreprodukzio, zabalkuntza, komunikazio publiko, eraldaketa edo beste edozein erabilera, osoa edo partziala, egile-eskubideen titularren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe.

Argitalpen hauetara sartzerakoan, aplikagarriak diren egile-eskubideen legeak eta abisu honetan ezarritako baldintzak errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu.