ARGITALPEN DIGITALAK

Margotu Colorea Hondarribia

Margotu Colorea Hondarribia

Margotu Hondarribia liburua Jorge Arranz madrildar marrazkilariaren lana da eta 2017. urtean argitaratua izan zen.

Liburu hau koloreztatzeko koaderno bat baino gehiago da. Gure hiri ederra definitzen duten koloreak zehatz-mehatz aztertuz, Hondarribia ezagutzeko gonbidapena da.

Liburuak hiritik paseatzera gonbidatzen gaitu eta bakarka, taldean edo familian jarrai dezakegun ibilbide bat iradokitzen digu. Aukeratutako lekura iritsitakoan eroso jarri eta marrazkiak margotzen hasi aurretik, inguruko koloreei ahalik eta arreta handiena jartzera animatzen gaitu.

Begiratzea eta kopiatzea ikasteko modurik onenak dira, eta, gainera, emaitzari erreparatu gabe prozesuaz gozatzen badugu, dibertitzea eta askoz gehiago gozatzea lortuko dugu.

Jorge Arranzek finki delineatutako 10 marrazkien bidez, bertako paisaiaren eta leku esanguratsuenen (Arma Plaza, Guadalupeko santutegia, Jaizubiako padurak, Portua, Gipuzkoa Plaza...) bidez, bakoitza beste era batera "begiratzeko" eta "koloretako arkatzen" begiradapean koloreztatzeko, Hondarribiko hirira gerturatu gaitezke.

Jorge Arranz Madrilgo Complutense Unibertsitatean Arte Ederretan eta Psikologian lizentziaduna da. Egunkari, aldizkari, liburu, publizitate-kanpaina eta abarretako marrazkilari ilustratzailea da. Komikiak, marrazki bizidunak, scribinga, telebistarako gortinak, eszenografiak eta muralak ere egiten ditu. Gainera, marrazketa-tailerrak ematen ditu eta argitalpen ugari ditu.

 

  • Izenburua: Margotu Colorea Hondarribia
  • Egilea: Jorge Arranz
  • Argitaratzailea: ARMA PLAZA Fundazioa (Hondarribia, Gipuzkoa)
  • Urtea: 2017
  • Hizkuntzak: Elebiduna, euskara eta gaztelania
  • Orri kopurua: 32
  • Neurriak: 208 mm x 205 mm
  • ISBN: 978-84-697-3923-5
DESKARGATU:

Descarga ESEUS2

Atal honetan eskuragarri dauden argitalpen birtualak egile-eskubideek babesten dituzte. Haiei dagozkien titularrek eskubide guztiak erreserbatzen dituzte.

Material horiek doan deskarga daitezke, betiere erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako badira. Debekatuta dago argitalpenen edozein erreprodukzio, zabalkuntza, komunikazio publiko, eraldaketa edo beste edozein erabilera, osoa edo partziala, egile-eskubideen titularren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe.

Argitalpen hauetara sartzerakoan, aplikagarriak diren egile-eskubideen legeak eta abisu honetan ezarritako baldintzak errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu.