ARGITALPEN DIGITALAK
Hondarribia, ñabarduren hiria
Hondarribia, ñabarduren hiria liburua 2017ko abenduan aurkeztu zen ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean egindako ekitaldian, jende ugariren aurrean.
ARMA PLAZA Fundaziotik Javier Sagarzazu margolariari proposatu zitzaion bidaia-koadernoaren estilo-liburu bat egiteko ideia, eta hori gustura onartu zuen margolariak. Bi urtez, hiriko hainbat toki adierazgarritako akuarelak eta Hondarribiko tradizioen une bereziak egin zituen. Guzti honen emaitza hondarribiar margolariaren akuarelak biltzen dituen bidaia-koaderno hau da, Ylenia Benito kazetariaren testuekin osatua.
Liburu artistiko honek Hondarribiko txokorik berezienak zeharkatzen ditu hirigune historikotik abiatuta, Portu Auzotik, Santiagotxo edo Guadalupera iritsi arte. Javier Sagarzazu hondarribiar margolari ezagunaren akuareletan barrena hiriko mugarri nagusietatik ibilbide koloretsu eta atsegina egiten da. Bidai koaderno artistiko honetako akuarela bakoitzarekin batera, Ylenia Benito kazetariaren deskribapen labur bat dago, aldi berean hain hurbil eta urrun dauden garaietara eramaten gaituena eta Hondarribiko ondarea zein historia modu atseginean ezagutzera garamatzana.
Argitalpena hondarribiarrentzat eta bisitarientzat pentsatuta dago, alde batetik, hamaika bitxikeria eta pasadizo biltzen dituelako bertakoen intereserako, eta bestetik, bisitarientzako, Hondarribia zein bertako jendea hobeto ezagutu nahi dutenentzako. Horregatik argitaratu zen euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Liburuaz gain, San Pedro kaleko eta Arma plazako laminak ere egin ziren.
Javier Sagarzazu, hondarribiar margolari ezaguna. Hiriaren historia oso ondo ezagutzen du eta ARMA PLAZA Fundazioaren ohiko laguntzailea da. 2006an, Javier Aranburu kazetariarekin batera Paseos por la ciudad - Hondarribia argitaratu zuen.
Ylenia Benito, kazetari irundarra da. Bere kazetaritza-lana El Diario Vasco eta Teledonostin egiten du. 2017 eta 2020 artean Irungo Brontë bere liburu-dendaren buru izan zen.
- Izenburua: Hondarribia, ñabarduren hiria
- Egileak: Javier Sagarzazu (ilustratzailea) y Ylenia Benito (testuak)
- Argitaratzailea: ARMA PLAZA Fundazioa, Hondarribia (Gipuzkoa)
- Urtea: 2018
- Hizkuntza: Euskara (liburu hau, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere argitaratu zen)
- Orrialde-kopurua: 77
- Neurriak: 217 mm x 303 mm
- ISBN: 978-84-697-6238-7
| DESKARGATU: |
Atal honetan eskuragarri dauden argitalpen birtualak egile-eskubideek babesten dituzte. Haiei dagozkien titularrek eskubide guztiak erreserbatzen dituzte. Material horiek doan deskarga daitezke, betiere erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako badira. Debekatuta dago argitalpenen edozein erreprodukzio, zabalkuntza, komunikazio publiko, eraldaketa edo beste edozein erabilera, osoa edo partziala, egile-eskubideen titularren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe. Argitalpen hauetara sartzerakoan, aplikagarriak diren egile-eskubideen legeak eta abisu honetan ezarritako baldintzak errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu. |