ARGITALPEN DIGITALAK

Petra Labordarekin sukaldean

Petra Labordarekin sukaldean

Petra Labordarekin sukaldean liburua Petrak 1929an argitaratu zuen "la cocina práctica" liburuaren berrargitalpena da, garai hartako elite gastronomiko eta sozialeko sukaldeetan ibilbide profesional aberatsa egin ondoren (Santiagoko kondesa, Infantadoko dukea...

Jatorrizko liburuaren berrargitalpenarekin batera, sarrera historiko aberatsa egin da, eta Hondarribiko hainbat gastronomia-eragilek (jatetxeetako, elkarteetako eta partikularretako sukaldariek) 25 errezeta berrinterpretatu dituzte.

Lan korala, sukaldari handi baten oroimenean, bere jatorrira itzuli zena, hurrengo belaunaldiak prestatzera. Bere liburua, gaur egun ere, hondarribiar sukalde askoren goiburu-liburua izan da eta da.

Koldo Ortega. Juan Manuel Garmendia, Gonzalo López-Muñiz eta Miren Ayerbe dira Petra Laborda hondarribiarraren bizitzan sakonduz gure ondare immaterialaren parte diren sukaldaritzako errezeta hauek bildu, ikertu eta balioztatzeko lan honen egileak.

 

  • Izenburua:  Petra Labordarekin sukaldean
  • Egileak:  Koldo Ortega. Juan Manuel Garmendia, Gonzalo López-Muñiz eta Miren Ayerbe
  • Argitaratzen du: ARMA PLAZA Fundazioa, Hondarribia  (Gipuzkoa)
  • Urtea: 2022
  • Hizkuntzak:  euskara (gaztelaniaz ere eskuragarri)
  • Orrialde-kopurua: 172 
  • Neurriak: 195 mm x 23,5 mm
  • ISBN:  978-84-09-35675-4
DESKARGATU:

Deskargatu EsDescarga EUS

Atal honetan eskuragarri dauden argitalpen birtualak egile-eskubideek babesten dituzte. Haiei dagozkien titularrek eskubide guztiak erreserbatzen dituzte.

Material horiek doan deskarga daitezke, betiere erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako badira. Debekatuta dago argitalpenen edozein erreprodukzio, zabalkuntza, komunikazio publiko, eraldaketa edo beste edozein erabilera, osoa edo partziala, egile-eskubideen titularren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe.

Argitalpen hauetara sartzerakoan, aplikagarriak diren egile-eskubideen legeak eta abisu honetan ezarritako baldintzak errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu.