ARGITALPEN DIGITALAK
Kortxo-kentzekoak Ingeniaritza, diseinua eta historia
Kortxo-kentzekoak: ingeniaritza, diseinua eta historia erakusketaren harira katalogo hau 2018an argitaratu zen, eta erakusketa horretan ikusgai egon ziren José Mari López Lecuonaren bilduma pribatuko pieza batzuk biltzen ditu.
Kortxo-kentzekoak: ingeniaritza, diseinua eta historia erakusketaren harira katalogo hau 2018an argitaratu zen, eta erakusketa horretan ikusgai egon ziren José Mari López Lecuonaren bilduma pribatuko pieza batzuk biltzen ditu.
Bilduma, 2001 eta 2018 urteen artean lortutako gutxi gorabehera 3.000 kortxo-kentzekoz osatuta dago. Mundu osoan zehar aurkitutako piezak dira, horien artean aipagarrienak Frantzian, Alemanian, Ingalaterran, Suitzan… egindakoak dira. Baina Hego Amerikan (Argentina, Mexiko…), Asian (Japonia, Malaysia…) eta Australian egindakoak ere badira.
Katalogoa, kortxo-kentzekoaren historia laburki errepasatu ondoren, hainbat kategoriatan egituratzen da: sinpleak, sakelakoak, mekanikoak, palankakoak, figuratiboak, funtzio anitzekoak eta diseinukoak.
Sailkapen honek, pieza batean kontzentratuta dagoen diseinua eta teknologia munduan murgiltzeko aukera ematen digu. Gure familia ingurunean oso modu praktikoan eguneroko erabilera du.
Katalogoaz gain, bildumako kortxo-kentzeko esanguratsuenekin horma-irudi bat egin zen.
Jose Mari López, Hondarribiko argazki eta postal zaharren bildumagile ezaguna eta ARMA PLAZA Fundazioko ohiko laguntzailea da.
- Izenburua: Kortxo-kentxekoa: ingeniaritza, diseinua eta historia
- Egilea: José Mari López eta Miren Ayerbe
- Argitaratzailea: ARMA PLAZA Fundazioa (Hondarribia, Gipuzkoa)
- Urtea: 2018
- Hizkuntza: euskara (gaztelaniaz eta frantsesez ere argitaratua)
- Orrialde-kopurua: 39
| DESKARGATU: |
Atal honetan eskuragarri dauden argitalpen birtualak egile-eskubideek babesten dituzte. Haiei dagozkien titularrek eskubide guztiak erreserbatzen dituzte. Material horiek doan deskarga daitezke, betiere erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako badira. Debekatuta dago argitalpenen edozein erreprodukzio, zabalkuntza, komunikazio publiko, eraldaketa edo beste edozein erabilera, osoa edo partziala, egile-eskubideen titularren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe. Argitalpen hauetara sartzerakoan, aplikagarriak diren egile-eskubideen legeak eta abisu honetan ezarritako baldintzak errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu. |